2011/06/16

ANDERREK TAPOIAK JASOTZEN DITU

5.A-ko Anderrek gaur idea on bat izan du: tapoiak jasotzea. Gaizka,Iker.... lagundu diote jasotzen. Tapoi hauek gurpildun ume bati laguntzeko dira

2011/05/26

SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA

Aurreko urteetan bezala Sahararen aldeko Euskal karabana abian jarri da.
Elkartasun kanpaina honen helburu nagusia  Saharar Herriari elikagaiak helaraztea da,Tinduf-en( Aljeria) errefuxiatutako sahararrek gaur egun jasaten duten elikadura-krisi larria ahal den neurrian arintzeko.

        NBEren Elikagaien Munduko Programak (EMP) aditzera eman du 2002ko urria geroztik saharar errefuxiatuek eguneko elikadura beharrizanen % 11 baino ez dutela asetzen.Diru-ekarpen erregularrak oso gutxi direnez,elikadurarako erabiltzen diren fondoak oso gutxi dira.Era berean, elikagaien murrizketa zorrotz horrek saharar errefuxiatuen osasunean ondorio  larriak izango dituela adierazi du,batez ere bost urtetik beherako umeen,emakume haurdunen eta ama bular-emaileen osasunerako.

        2011ko maiatzaren 31n amaituko den kanpaina honetan laguntza eman gura baduzu honako  hauek ekartzea proposatzen dizuegu:oliotan ontziratutako atuna,azukrea,arroza,dilistak eta konpresak.

Laguntza ekonomikoak ondoko kontuan sar daitezke zuzenean:
                     3035/0028/17/0281152900

Mila esker aldez aurretik eta animatu, zuk egindako ahalegin txikia beraientzat laguntza  handia bait da.

2011/05/19

Animalien arteko harremanak

Bideo honetan Txanelan aztertu ditugun hainbat harreman moten adibideak ikusiko dituzu. Ea ezagutzen dituzun.